domingo, 12 de febrero de 2017

Heziberri 2020 2.0

Gaur klasean, Heziberri 2020 jarraitu dugu aztertzen, Ebaluazioari buruz hain zuzen ere.

  • ZER EBALUAZIO MOTA  ZEHAZTEN DU DEKRETUA? 

EBALUATZEAREN EDUKIAK àOinarrizko konpetentzia guztiak, hau da,  zehar-konpetentziak eta diziplina barnekoak, ebaluatu behar dira konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian, guztiak baitira beharrezko hezkuntza xedeak bete ahal izateko. 
  • ZEREN BITARTEZ EBALUATU?

Ebaluaio- irizpideak eta lorpen- adierazleak. 
  
  • NOIZ  EBALUATU?
Hiru zatitan banatu dezakegu ebaluazioaren banaketa denboraren arabera: 

- Hasierakoa da jakitea ikasleak zer egoeratan dagoen hezkuntza eredu hoberena diseinatu ahal izateko. Horren ondorioz, ekintza konpetenteak egiteko baliabideak egingo dira, edukien diagnostikora ailegatzeko. 

- Bigarren zatian, ikaslearen ikasteko prozesuaren garapenari buruzko informazioa bilatzea, edukiak eskuratu dituen jakiteko.Ebaluazio mota honek du eraginik handiena ikaslearen ikaskuntza-emaitzetan, haren xedea baita prozesu horretan behar diren zuzenketak egitea, azken ebaluazioa gogobetegarria izan dadin laguntzeko, hura egin baino lehen.

-Azken ebaluazioa, kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari, ezarritako arauen arabera, horregatik objetiboa izan behar du.  Ez da amaierako ebaluazioa ikaslearen ikasteko prozesutik aparte edo isolatuta ulertu behar; aitzitik, prozesu horrek une jakin batean adierazten duen emaitza dela ulertu behar da. Azkenik, ikasleei egindako ebaluazio batutzaileen emaitza guztiak bildu behar dira, eta beste elementu batzuekin batera kontuan hartu, ikastetxearen beraren ebaluazioa egiteko, bete beharreko prozesua baita hori ere.

·        

  •  NOLA EBALUATU?
- Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.

-KUALITATIBO
-KUANTITATIBO


No hay comentarios:

Publicar un comentario