martes, 21 de marzo de 2017

Curriculum Zehaztapen motak


Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Behin jakinda curriculum formalaz aparte ausentea, ezkutukoa eta erreala daudela, curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu.

Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena:  ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma.

Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak:

1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak.
Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorretako helburu orokorrak, alorretako Eduki-blokeak eta orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak dira. Lehenengo zehaztapen maila honen adibidea, Heziberri 2020 dokumentua da.

2. Bigarrena, ikastetxeko proiektu curricularra (I.C.P; P.C.C. )da. Hau, ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak dira. Hau zentro kokretu batentzat eraikia dago eta orokorra eta gidatzailea da. Honen arduraduna ikastetxe taldea da: Edukien irakaskuntza, koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. Bigarrengo hau, Oinarrizko Curriculum Diseinuaren eta ikastetxearen errealitatearen menpe dago.


3. Hirugarrena, Gelako Porgramazioa izango lirateke. Honetan, heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, non hauek ordenatuta daude eta sekuentzializatuta azaltzen dira.Bere izaera didaktiko- Antolatzailea da; hau da, talde jakin batean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea da. Honen egilea edo arduraduna irakasle taldea izango da, hain zuzen, ikastetearen irakasle taldea edo ziklo eta maila jakin bateko irakasleak.Baldintzatzaileak kontuan hartuta esan dezakegu, dokumentu hauen baldintzatzaileak ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza dira. 
Edukiak hurrengo hauek dira: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta erbili behar den didaktikako materialen antolaketa. 


4. Laugarrena, Banakako Egokitzapen Curricularra  (C.E.I)-(A.C.I.) da. Honek hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke. Bere izaera Didaktiko- Antolatzailea da, aniztasunari ematen diolako trataera. Honen arduraduna, gela konkretu batean dauden irakasle- tutore eta espezialistak dira, Heziketa Bereziko irakasleen laguntzarekin

domingo, 19 de marzo de 2017

CURRICULUM MOTAK



Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste gainerako guztia ez da curriculuma.

Lau Curriculum mota dezberdindu ditzazkegu:

  • .CURRICULUM FORMALA EDO AGERIKOA:
 Ikastetxeak, irakasleek eta gobernuak eratzen duten dokumentua da. Beran zehazki agertzen dira definituta zer nolako eduki eman behar zaie umeei eskolan, ze metodologia mota erabili behar duten, nola ebaluatu behar diren eduki horiek...

  • .CURRICULUM ERREALA:
 Ikasleek benetan ikasten dutena. Curriculum formaletik ematen den guztitik ikasleek barneratzen dutena.

  • .CURRICULUM EZKUTUA/EZ AGERIKOA:

 Antolamenduaren arabera trasmititzen diren jakintza, ezagutza, ideologia, jokabide... era inplizito batean. Konturatu gabe barneratzen direnak.

  • .CURRICULUM AUSENTE:

Ez dago irakaslearen planifikazioan nahiz eta curriculum formalean agertu.
Adibidez: matematikan ekuazioak, metrizeak, erro karratuak... ageri dira curriculum agerikoan, baina, irakasleak hauetako batzuk ematen ez dituenean, Curriculum ausentea esaten zaio.






Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.

Kultura Bisuala

Zer da kultura bisuala? Eta haurtzaroa? Irakaskuntza? Guztiok berdin ikusten dugu? Zer ez digute erakusten?

Ikus kultura, bisuala den eta guregan eragina duen guztia dela esan dezakegu. Izan ere, gaur egun, irudi asko ikusten ditugu eta zer esanik ez haur txikiek. Egunerokotasunean zuzenean nahiz zeharka, telebistan, interneten, aldizkarietan, komikietan, kaleko iragarkietan, karteletan... irudi asko transmititzen dizkigute baina gure galdera da: konturatzen al gara zer ikusten dugun?


HAURTZAROA
Interneten ``Haurtzaro´´ hitza bilatzean ``Haurtzaro esteriotipatu´´ bat agertzen zaigu. 

Haurtzaro estereotipatua

Nire argazkiaren deskribapena: ume batzuk puxikekin, poza erakusten eta jolasean.
Internet haurtzaro hitza bilatzen badugu, lehenengo orriak edo irudiak, berdinak ikusiko ditugu, hau da:
 -Guztietan, umeak pozik, ondo pasatzen
 -Taldeka jolasten, lagunen sostengua nabarmentzen. Hau da, guztietan    agertzen dira ume bakarra   jolasten
 -Jostailuen eta materialen garrantzia. Gehienetan jostailuen edo                golosinen nabarmentzea
 -Haurrak, zuriak… Guztiak kultura berdinekoak.
 -Esperimentazioaren eta askatasunaren garrantzia.



Erakusten ez diguten haurtzaroa

Nire argazkiaren deskribapena: ume soldadu batek agertzen da afrikako herrialde batean. Arma arriskutsu batekin erretzen dagoen bitartean. 

Haurtzaroaren beste errealitatea: Jostailuen, poztasunaren eta esperimentazioaren aparte, beste errealitate batzuk ere aztertu beharko genuke. Milaka daude, adibidez, haurren etxeko arazoak, gaixotasunak dituzten haurrak…Baina nik hau erabaki dut. Beharbada, gugatik urrun dagoelako ez diegulako garrantzirik ematen. Milaka ume daude txikitatik armak dituztenak eskuetan, haien herrialdea defendatzeko.
Eta hori haurtzaroa izango lirateke, edo gu ezagututako haurtzaroa izango lirateke?





IRAKASKUNTZA

Bi argazki banatu ditut lehenengo zatia aztertzeko, biak berdinak errepresentatzen digute, baina beharrezkoa iruditu zait kontrastea egitea.




Goikoan guztiok ezagutzen dugun klasea agertzen da, mahai eta aulkiekin, irakasle zuri batekin, arbela eta ikasleak modu aktiboan hitza eskatzen... Behekaldean, klase bat da, ikasle gutxiekin, mahairik eta aulkirik gabe eta irakasle beltzarana arbelean idazten. Azken finean biak tematika bera dute, irakaskuntza klase batean irudikatzen dute, non irakasle batek ikasleei informazioa transmititzen die. 


Beste irakaskuntza mota bat:
⇊⇊⇊⇊⇊⇊⇊⇊⇊


Baina nik beste irakaskuntza bat kontrastatu nahi nuke, adibidez kaleko hezkuntza, edo mendiko hezkuntza. Ikasleak egiten dituzten irteerak beti direlako baliogarriak zerbait berri ikasteko, baina ez dira baloratzen irakaskuntza bezala, horregatik ez ditugu horrela definituta aurkituko.